JUAN DE DIEGO TRIO
Juan De Diego tronpeta
Gorka Iraundegi, organoa
Borja Barrueta, beteria

Kontzertua Juan De Diegoren azkenengo diskoaren inguruan oinarrituko da.
Grebalariak honetan Juanek ez ditu bere kezka soziopolitikoak ahaztu eta oraingoan La Canadiense enpresan 1919an egindako grebaren ehungarren urtemuga ospatu nahi izan du. Hari esker, beste gauza askoren artean, 8 orduko lanaldia ezartzea lortu zen eta “Greba” abesti bera borroka horri ekin eta kasu batzuetan bizia galdu zutenei dedikatuta dago.
Gorka Iraundegik perkusio eta piano ikasketak landu zituen Bilboko kontserbatorioan, ondoren piano jazz eta armonia ikasteko Iñaki Salvadorrekin. Euskal Herriko hainbat jazzalditan ari da.
Bilbotar bateri jole Borja Barrueta Madrilen bizi da, eta hantxe jorratu du bere ibilbide oparoa. Jorge Drexlerren azkeneko diskoa aurkezten ari da eta musikari askorekin jo egin du Barruetak: Jorge Rossy, Javier Colina, Perico Sambeat, Ara Malikian, Josemi Carmona edo Antonio Serrano.
Juan De Diegok bere aldetik, lidergoan edo taldekide moduan Freaky trío, Juan de Diego Trío, Juan de Diego Trakas eta DEDIEGO BROTHERS taldeetan aritu izan da eta Benny Golson, Nicholas Payton, Jesse Davis, Frank Wess, Perico Sambeat, Jeff Ballard, Armando Manzanero, Olga Guillot edota Ruper Ordorikarekin lan egin izan du.